Verdini Dantza Taldeak behar bereziak dituzten pertsonak garatzearen eta integratzearen alde lan egiten du. Helburu da pertsonak trebatzea bizi behar duten ingurunean arazorik gabe ibiltzen. Hau guztia dantzaren bidez lortu nahi da, dantza garaikidearen bidez, hain zuzen ere. Gizarteari erakutsi nahi zaio behar bereziak dituzten petsonen gaitasun artistikoa eta talde honentzat normalean lan egiten duen lekuetatik kanpo lan-aukerak bilatu nahi dira.
Verdini dantza taldea proiektua zenbait printzipio ditu; eguneroko lana horietan oinarritzen da, proiektuaren oinarria filosofikoa adirazten baitute. Azken fienan, proiektua posible egiten duten ideiak dira.
Inteligentzia-maila alde batera utzita, pertsona guztiek berezko balioak dituzte. Balio hauek garatu eta emenda daitezke ez baldin badira mugak jartzen, eta horretarako aukera ematen bazaie.
Ezintasun intelektuala pertsonek baztertu ezin diren duintasuna eta eskubideak dituzte; ondorioz, gizarteko biztanle aktiboak dira.
Behar bezala landuz eta hezituz gero, mediku-asistentzia jarraitua bada eta gizartearen jarrera alde baldin badute, behar bereziak dituzten pertsonen garapenak aurrera egin dezake eta gizartean era produktiboan bizi daiteke.
Behar bereziak dituzten pertsonen psikomotizitatea garatzen bada, beren buruaz duten konzeptua eta autoestima hobetzen zaie eta gizartean sartzea errazagoa zaie.
Dantzak, musikak eta isiltasunak terapia interesgarria eskaintzen dute, behar bereziak dituzten pertsonen gaitasun ezkutuak garatzeko.