Zuzendaritza

Verdini Dantza Taldea e Isabel Verdini sobre es escenarioVerdini Dantza Taldea garaikidean aritzen den taldea da. Taldekideak behar bereziak dituzten dantzariak eta dantzari-begiraleak dira. Beraz, dantza talde honetan mundua ikusteko hainbat modu elkartzen dira, baina denek helburu berdinaren alde lan egiten dute. Sortzen den dantzatzeko estilo berri honek alde emozionala eta benetako sentimendua lantzen ditu; baina ez dira alde batera uzten edozein antzezpenetan ezinbestekoak diren kalitate teknikoa eta artistikoa.