HASIERA / VERDINI PROIEKTUA / RECONOCIMIENTOS

2006
Elkartasunaren Sari Berezia (ONCE).
Verdini Dantza Taldeari emana, Kaskabilo Lasterketaren V. Edizioaren esparruan, pertsona ezinduekiko duen sentsibilitate bereziagatik. Donostia.
2008
S.S.ko Hiritar Merezimenduaren Domina (Donostiako Udala).
Urtero, San Sebastian egunean, Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina ematen die hirian aparteko zerbitzuak eman dituzten edo ematen dituzten pertsona edo erakundeei. 2008an Verdini Dantza Taldeari eman zitzaion, "desgaitasuna duten pertsonak integratzen dituelako eta haien mugikortasuna eta soziabilitatea hobetzen laguntzen dielako, dantzaren mundura hurbiltzeko aukera eskainiz".


2019
Gipuzkoako Protagonistak Sari Berezia. TeleDonosti.
Urtero, Teledonosti hedabide gipuzkoarrak hainbat diziplinatan nabarmendutako profesionalei ematen dizkie sariak. Ekitaldi honen eta gure Proiektuaren 25. urteurrenean, Gipuzkoako Protagonistak Sari Berezia eman zitzaigun, "desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko dantza erabiliz 25 urte betetzen dituen elkartea" delako.
2023
Groseko Iñudes eta Artzainen Saria.
2023ko otsailaren 5ean, Verdini Dantza Taldeak Groseko Iñudeen eta Artzaien saria jaso zuen, aniztasuna gizartean sartzearen aldeko konpromisoagatik eta lanagatik.


2023
GaituzSport saria – Lehiaketarik gabeko kirolaren arloko jardunbide egoki inklusiboak.
GaituzSport Saria jaso du Verdini Dantza Taldeak, "Praktika Inklusibo Onak" kategorian, lehiaketarik gabeko kirolean, dantza plataforma gisa erabiltzeagatik, disGAITASUN intelektuala duten pertsonen papera ikusarazteko eta aldarrikatzeko, gizarte zuzenago baterantz begirada irekia, sentikorra eta eraldatzailea bultzatuz.
2023
Radio San Sebastian Bikaintasun Saria – Herritarren bozketaz lortutako saria.
2023ko azaroan Radio San Sebastiánen Bikaintasun Saria jaso genuen azken 30 urteetan egindako lanagatik.


2024
Urrezko Danborra: Isabel Verdini – Inklusioaren Urrezko Danborra.
Isabel Verdini, zuzendari eta koreografoa, 2024ko Urrezko Danborra eman zioten aho batez, azken 3 hamarkadetan dibertsitatea duten pertsonekin kulturaren munduan egindako ibilbideagatik.
HARREMANETAN JARRI
ENTZUTEN DIZUGU
Informatuta egon
Utziguzu zure posta elektronikoa eta jaso itzazu Verdini Dantza Taldearen azken albisteak, ekitaldiak eta nobedadeak zuzenean zure sarrera-erretiluan.